infiniti studio castellano català deutsch français english
  TECNIDE, S.L. DEKOLETAJE sektorean piezak mekanizatzen dituen
enpresa bat da. 40 urte baino gehiagoko esperientziaren bermea
daukagu, eta honek gure jardueran aintzindariak izaten jarraitzeko
laguntzen digu. Gaur egun, KALITATEA-PREZIOA ERLAZIO onena
eskaintzeko aukera ematen diguten errekurtso teknikoak eta giza
taldea dauzkagu, gure helburua bezeroarenganako zerbitzua delarik,
bai entregatzeko EPEAK BETETZERAKOAN eta baita KALITATE maila
altuenak lortzerakoan ere. Gure produktuak auto-egile gehiengoei
saltzen zaizkie, bai europar baita japoniar eta amerikarrei ere eta
hauetako askorengandik ziurtagiriak ditugu gainera. Elektronika,
defentsa, eraikuntza, eta besteak beste etxetresna elektrikoen
sektoreetan ere aritzen gara. Gure makineria-parkeak, tornu
torlojubakarrak, torloju anitzekoak eta zenbakizko kontrola jartzen
du zure eskura. Halaber transfer makinak dauzkagu bigarren
operazioak egin ahal izateko. Baliabide hauekin, aurkez daitezkeen
pieza moten %90a baino gehiago egin ditzakegu. Gure produktuetan
interesik izanez gero, gure aukeren deskribapen zabalagoa ikusi
ahal izango duzu gainontzeko web orria ikusten jarraitzen baduzu.
Gurekin harremanetan jartzeko beharrik izanez gero, eransten dugun
galdeketa bidali, ahalik eta bizkorren erantzuna bidaliko dizugu.
productos